lunes, 12 de diciembre de 2011

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLA

Gaurkoan, Euskal Herria izango dugu protagonista. Aurrekoan Afrikari buruz hitz egin nuenean, hizkuntzaren garrantzia aipatu nuen. Gaur ere hori aipatu nahi dut.  
Hizkuntza bat bizimodu bat da.

Euskaldunon hizkuntza euskara da eta euskarak ez du inolango zerikusirik gaztelaniarekin, beraz, zergatik inposatzen dizkigute haien kultura eta hizkuntza?

Horren aurrean Euskal Herriak Bere Eskola mungimendua dugu. Mugimendu honek Euskal Herriak bere eskola propioa behar duela aldarrikatzen du. Hezkuntza euskaldun baten alde dago, euskal identitatea indartzen duena eta herrikoia dena, hau da, publikoa eta hezkuntza eskubideetan oinarrituta.

Guk ere, gure herria ezagutzeko eskubidea dugu, historian zehar gertatu dena gure ikuspuntutik ezagutzeko, ez espainolen ikuspuntutik. Guk beste kultura bat dugulako, hau da, beste hizkuntza bat dugulako.

Gaur abesti batekin agurtuko dizuet, Euskal Herriak Bere Eskola proiektuaren abestia izango litzatekeena. Gozatu ezazue:

AFRIKAKO HEZKUNTZA

Pueblos aldizkarian azaltzen duen legez, afrikan 44milioi ume daude hezkuntzarik jaso gabe.
Afrikan subsaharianan 48 herrialde daude, 500 milioi pertsona bizi dira eta 1000 hizkuntza daude. Baina herrialde gehienak europarrek kolonizatu dituzte eta bertakoen hizkuntzan eragina izan dute, batez ere hezkuntzan zentratzen bagara.



Datuek diotenez, afrikako ume gehienek ez dute kurtsoa amaitzen. Gainera, lehen hezkuntza 10 urterekin hasten dira eta gutxi barru utzi behar izaten dute, batez ere neskak, ezkontza goiztiarrak direla eta.

Hekuntzan hizkuntza bakarreko kultura da nagusi, hau da, kolonizatuen hizkuntza. Honek izagarrizko eragina du etorkizuneko biztanleriarengan. Azken finean, hizkuntza bat mundua eta bizitza ikusteko modu bat da, bere kondairak dituenak, bere istorioak dituenak,... eta horrek bertako bizimodua ulertzen laguntzen du. Horregatik garrantzitsua da hezkuntzak aurrera egiteko, bertako hizkuntza ofizialean egitea, batez ere horrelako herrialde garatugabeetan, non helburua garapen falta hori gainditzea den.


jueves, 8 de diciembre de 2011

REGGIO EMILIA

Gaur, Reggio Emilia eskolen metodologiarekin natorkizue. Eskola mota hauek, Loris Malaguzzik sortu zituen. Eskola mota hauetan umea bere inguruarekin harremanetan dago momentu oro, berak erabaki guztiak hartzen dituen bitartean. Metodologia honetan sinesten dutenak, komunitatea deitzen diote eskolari, guraso, irakasle eta umeak harreman estua izaten dutelako. Eskola hauen helburua egoera atsegina eta parte hartzailea sortzea da. Metodologia hau haur hezkuntzan erabiltzen da soilik.

Bideo hau Loris Malaguzziren olerki baten oinarrituta dago:


 
Gizartea fase ezberdinetatik (jaio eta hil arte) pasatzen dela aipatzekoa da. Heldua, ume nagusi bat bezala ikusi behar dugu eta ez umea heldu txiki bat bezala, beti gara umeak baina gero eta zaharragoak eta gero eta esperientzia gehiagorekin, horren adibide, adina edota bizitzaren faseak dira.
Beste alde batetik, utopiaren ideia asko gustatu zait, beti ekintzen arrazoiaren bila ibiltzen direlako eta egunero ekintza berriak proposatzen dituztelako, honen bitartez ezinezkotzat dugun hori lortzen saiatzen gara beti zergatien arrazoia bilatuz. Gaurko haurrak, biharko haurrak eta etsiko haurrak izan behar direla kontuan hartu behar ditugularik.

Autore batzuk esaten dute jaiotzen garela dena jakinda, bakarrik falta zaigu ordenatzea, umeak dena du bere barnean eta helduak lagundu behar diogu jakintasun hori askatzen. Pentsamendu honekin helburu hauek bai funtzionatzen dutela,inguru eta baliabide egoki batzuekin haurra bere kabuz ikasteko gai da, bere ikasteko erritmoa errespetatuz eta ikaste prozesu horretan, irakaslea laguntzailea izango da,  behar den momentuetan baliabideak emango dizkio haurrari bere ikasketa aurrera eraman dezan.
Reggio emiliaren ikuspegi honi buruz, guztiz iraultzailea da, buelta osoa ematen baitio  lehen erabiltzen zen koordinazioarekin zein metodologiarekin.



miércoles, 7 de diciembre de 2011

NEKAZAL ESKOLA AUTOSUFIZIENTEA

Paraguay-n nekazal eskola autosufizientea sortu dute.

Bertako biztanleria oso txiroa da eta kontuan izanik biztanleri gehiena landetan bizi dela, Paraguay Fundazioak eskola mota hau sortzea erabaki du.

Familia gehienek ezin dute eskola ordaindu eta eskola mota honekin haien seme-alabak hezkuntza jaso dezakete, eskolak ordaintzen baitu eskola. Hau da, ikasleak nekazaritza munduko arloak lantzen dituzte eta honekin batera matematika, marketing-a... jorratzen dute. Ikasleak teoria pixkat eman eta praktikan aritzen dira denbora gehien. Praktiketatik lorturiko produktuak merkatuan saldu egiten dituzte. Era honetan, eskola bizirik mantentzen da.




Mota honetako eskolak sortzen hasi dira, bideo honetako gizonak azaltzen digun bezela:




Paraguay Fundazioak sortu duen eskola mota benetan interesgarria. Herrialde pobreetako haurrek ere hezkuntza jaso dezakete eta txirotasun hori apurka apurka desagertarazi.

TXINAKO UMEAK JASOTZEN DUTEN PRESIOA

Denok entzun dugu Txinako hezkuntza oso ona dela, ia analfabetorik ez dagoela, baina entzun ahal dugu noizbaiten nolako presioa jasatzen duten umeak?

Ume txinatar batek izugarrizko presioa jasotzen du hezkuntza aldetik, eskatzen zaien nibela oso altua da, non ikasleak bakarrik ikasteko bizitzen diren. Ez dute jolasteko denborarik izaten, eskolako zeregin larregi bete behar dituztelako.


Hezkuntzak etorkizun batean unibertsitatera joateko preparatzen ditu ikasleak, beraz, zenbat eta nota hobeak orduan eta unibertsitatera sartzeko eta lan on bat izateko aukera gehiago. Txinako ume bat eskolatik irtetzean, estraeskolarrak izaten ditu eta ondoren, eskolako etxerako lan anitzak egin behar dituzte. Askotan umeak gabeko eztakit zein ordutararte aritzen dira etxerako lanak egiten. Eta hori gutxi balitz, asteburuetan ere tutoretza klaseak izaten dituzte. Izugarria da ikasleek egiten duten sakrifizioa, eta hain da handia sortzen den konpetentzia ezin dudala imaginatu ere bizimodu hori eukitzen.

Gurasoek uste dute hau dela biderik egokiena haien seme alabak etorkizunean norbait izateko. Baina merezi al du zoriotsu eta jolasten egon behar den ume bat horrela bizitzea etorkizun batean norbait izateko?

Txinatar hezkuntzaren helburua unibertsitatera heltzea da, eta ahalik eta titulo gehien edukitzea. Baina zer gertzatzen zaie txinatarrei unibertsitatera heltzean? Askok ezin dute askatasun hori jasan, faltan somatzen dute eskolako presio hori. Horren aurrean gazte askok, bere buruaz beste egitea aukeratzen dute.

Denak daude etorkizunera begira, nagusitan zer izatera helduko diren, baina norbaitek pentsa izan du haur horrek zer nahi duen? Non geratu da haurtzaroko zoriontasuna? Merezi al du hainbeste diziplina? Non utzi dute irudimena?

Bizitzatik behin pasatzen gara eta bide horretan zoriontsu izatea garrantzitsua da, batez ere umeak garenean.


martes, 6 de diciembre de 2011

BABIES

Gaur, espainako gobernuak ezarri digun jai egun honetan, pelikula batekin natorkizue. Gaurko pelikula Babies du izena. Focus Features-ek sorturiko pelikula dokumentala da, non ume baten hezkuntzan, inguruko baliabide eta ezaugarriek nolako eragina duten azaltzen duen.

Lau ume ditugu protagonista gisa; Ponijao, Opuwon, Namibian, Afrikan, bere familiarekin bizi den haurra daukagu; Bayarjargal, Bayanchandmani-n Mongolian, bere gurasoekin bizi den haurra daukagu; Mari, Tokion bere gurasoekin bizi den haur japoniarra daukagu eta azkenik, Hattie haurra daukagu, bere gurasoekin San Frantzizkon bizi dena.


Harrigarria da ikustea nola adin berdineko haurrek, zer nolako bizitza eta garapen ezberdina duten segun eta non jaiotzen diren. Abidibidez, Afrikako haurra bi hanketan bakarrik ibiltzen ikasten duen bitartean, San Frantzizkoko haurrari lagundu egiten diote. Benetan, ikustekoa dela beharrizan berdinei, bakoitzak zein era ezberdinean aurre egiten dion.


Gomendatzen dizuet pelikula ikustea. Hor doakizue pelikularen trailerra:







ZAPALDUEN PEDAGOGIA liburuaren ondorioa

Paulo Freire-k lortu nahi duena zera da, pertsona bakoitza bere kabuz osatzea, eta ez beste batek osatu behar izatea. Horretarako eguneroko bizitzako bizipenetatik ikasketa, egoerak sortaraztea proposatu du. Gaur egungo hezkuntzan ugariak diren esperientzia artifizialak alde batera utziz. ostera, bere bizitzan arazoez betearaztea proposatzen du. Konturatu dadin estatus desberdina lortzeko beharrizana eta abileziak dituela.

Hala ere, praktika hauek berak muturreko egoera bezala definitu duena aurre egin ditzakete zailago egiten dutenari, baina gordetako estatusa galtzea zapaltzaile klasedunen erresistentziaren produktu dira eta horretarako tresna desberdinez baliatzen dira.

“ La Pedagogía del oprimido”-ko mezurik nagusiena, zapaduen liberazioan datza, baina hauek zapaltzaileen paperean bihurtu ganbe, baizik eta erreflexioaren eta jarrera kritiko betekin gizakien erreflezioa eta akzioak mundua transfornatzeko gai izatea.

Beraz nire ustez, Freuden ideiarekin bat nator, hau da bakoitzak zerbaitetan sinesten badu, hori egia dela uste badu, zergatik egin atzera? Ausarta izan behar da eta bakoitzaren ideiak defendatu egin behar dira, ezin dugu hutsi besteak zapaldu gaitzaten,gure arrazoiak eman behar ditugu, gure usteak defendatu behar ditugu, hori bai errealitatearekin biziz, ditugun ideiak zentzuzkoak izan behar dira, arrazoitzeko modukoak. Lortu ezin diren ideiak kanpoan utzi behar ditugu.

Ezin gara beti zapalduen antzera bizi, besteak esaten dutena baiezkotzat hartuz eta horien menpe bizi, pertsona bakoitza diferentea da, gizabanako bakoitzak, pentsamendu, ohitura, bizimodu, …. Diferenteak ditu beraz ideiak ezin dira inoiz berdinak izango. Bakoitzak garrantzi gehiago ematen dio gauza batzuei eta besteentzat ordea orrek ez du baliorik izango.

Adibidez, gaur egunean, emakumeen kasuan, zer gertatuko litzateke emakumeak bere eskubideengatik borrokatuko ez balute? Gizonen menpe bizi behar al dira beti? Eta non geratzen da beraien askatasuna? Zapalduak izaten jarraitu behar al dute? Ez al dute eskubiderik beraiek bizi nahi duten moduan bizitzeko? Ez al dute eskubiderik lanean soldata berdinak izateko? Mespretxurik gabe lan egiteko? Gutxinaka- gutxinaka, eta emakumeen borrokaren ondorioz, beraien ideian defendatuz, beraien boterea aurkeztuz, eskubideak lortzen ari dira, zapalduak izateari utzi diote.

martes, 29 de noviembre de 2011

ZAPALDUEN PEDAGOGIA (4. kapitulua)

IV. kapitulua

Elkarrizketa ezak eta elkarrizketak teoria matriz moduan kultura antagonikoaren akzioan: lehenengoak zapalketarako balio du; bigarrenak askapenari. Elkarrizketa ezaren akzioaren teoria eta bere ezaugarriak:

- Lorpena
- Banaketa
- Manipulazioa
- Kultura inbasioa

Elkarrizketaren akzioaren teoria eta bere ezaugarriak:

- kolaborazioa
- elkartasuna
- organizazioa
- kultura sintesia


Zapalduak bere estatusa mantentzeko “elkarrizketa eza” erabiltzean oinarritzen da, horretarako hainbat biderekin baliatuz, horregatik garrantzitsua da zapalduak errepikatutako elkarrizketa zehatzarekin konkistatzea, ekintza hau akzio nekrofilo bihurtuz.

“Elkarrizketa ezaren ” beste ezaugarrietako bat manipulazioa da, ideologiaren bitartez pertsonak konformaraztea bilatzen du, proposatutako helburuak oinarritzat hartuz. Batzuetan manipulazioa itunen bidez ematen da, zapalduentzako desabantaila izanik.

Inbasio kulturala “elkarrizketa eza” beste ezaugarrietako bat da, non zapalduak objektu moduan sortuak dira, eta zapaltzaileak aldiz prozesuaren autore eta aktore dira; taktika subliminala da, menderatzeko erabiltzen dena eta gizabanakoen benetakotasun ezera bideratzen duena.

Inbasio kulturala dagoenean aita- semeen erlazioa aldatu egiten dira zapaltzaileen onurarako, nortzuk suposatzen dutenak herria hezi behar dutela, baina hau komunitatean hezi behar da; oraindik krudelagoa da, gizabanako zapaldu bat askatzen saiatzen denean eta borrokatu egiten du beraren berdinak paraleloki egin dezan,honek ezezkotzat klasifikatzen dira; zapaltzaileentzako ezinezko egiten zaie herriaren egonezina entzutea, beraiek pentsatzeko gai ez balira bezala. Ezaugarri honek errealitatearen ikuste zentrokide bat eskatzen du.

Lehen esandakoari kontrajarriz, kolaborazioa, herriaren emantzipazioaren forma moduan agertzen da, baina honek ez du inplikatzen buru den mesianiko baten existentzia, baizik eta beraren eta masen arteko komunikazioren bidez mundua ezagutzea, elkarri eragiten baitiotenak eta komunikatu egiten direnak, askapena lortzeko borrokatzearen elkarrekiko konpromisoa dutenak diren bertara ez egokitzea, elkarrekiko konfiantza eskainiz horrela praxis iraultzailea lortuz.

Gainera kolaborazioaz gain, elkartasuna behar da esfortzu komun bat egiteko eta hau askapenera bideratu dadin, beraz honek akzio kultural bat inplikatzen du, iraultzailearen zergatiari atxikiduraren zer eta nolakoak irakaz dezan, baina ideologizazioan jausi gabe, baizik eta bakoitza berez den modukoa jabetzea, giza aktibitate bat. Ekintza elkarrizketatuak ere antolaketaren beharra dauka dirigismo ideologikoa saihesteko. Ekintza iraultzailearen elementu esentziala da, honek barne hartze du ekintza eta praktikaren arteko lotura(konexioa). Ekintza hau burutua izan dadin, diziplina beharrezkoa da, ordena, helburu zehatzak, egin beharreko zereginak eta kideen aurrean kontuak ematea. Ez da sekula ere ekintza anarkiko bat balitz bezala izango, konturatu dadin bizitzen ari den zapaldutako egoera horretaz baizik.

Ekintza elkarrizketatuaren azken ezaugarria sintesi kulturala da, ikerketa tematikoarekin batera ematen dena, zapaltzaileek hasitako ekintzen aurkakoa gainditu nahi delarik. Hau da, indukzioa baino haratago doa. Beraz, bakoitzaren kulturaren indarra balitz bezala, hau ekintza sortarazle bat izanik, munduaren beste ikuspegi baten bitartez errebindikatu duena.




Laburbilduz,  Paulo Freirek liburu honetan azaltzen duena eskema honetan ikus dezakegu:





ZAPALDUEN PEDAGOGIA (3. kapitulua)

III. kapitulua

- Elkarrizketa: hezkuntzaren funtsa askapen praktiko giza.
- Elkarrizketa eta hizketa Hizketa pragmatikoaren edukiaren bilaketan hasten da
- Gizakia eta munduaren erlazioak, gai sortzaileak eta hezkuntzaren progmatiko edukiak.
- Gai sortzaileen ikerketa eta beraren metodologia
- Gai sortzaileen ikerketaren esanahia kontzientziatzen duena. Ikerketaren uneak.

Gizona inguratzen duen gaurko errealitateak ez dio onartzen ulertzea eta transformatzea, heziketa moldatzeko baino ez delako, hala ere, ideia bigarren mailakoa aplikatu ahal izatea da. Helburu hori lortzeko beharrezkoa da elkarrizketa (dialogicidad) irakasle eta ikaslearen artean ezartzea, gizakia ez baita isiltasunean egiten, hitzean baizik, akzioa eta hausnarketa, horregatik azpimarratzen da elkarrizketa erabiltzea funtsezko ikaste elementu moduan. Subjektuen artean ezartzen den elkarrizketak laguntzen du elkarrekiko maitasuna handitzea, beraz ausardiazko ekintza bat izango lirateke, maitasunak bultzatzen baitu gizakien elkarrizketara.

Pertsona batzuk lider sentitzen dira eta masengana jotzen dute beraiekin elkarrizketak sortzeko, hala ere ez dute herrien interesak manifestatzen baizik eta beraienak, beraz bizitzeko era berri batera moldatzen dute eskaera historikoei aintzat hartu gabe, pentsamendu tolesgabe batean jaustea izango litzateke, baldintzetara egokitzen dena, bestelako bat eta ezberdin bat eraiki gabe, hori baita pentsamendu kritikoak eskatzen duena. Non gainditze eta askatasuna eskaintzen dutenak espazioak eraiki daitezen jokaera kognitiboaren bidez.

Oso garrantzitsua da herriarekin elkarrizketa ezartzea, baina horrek inplikatzen du gizabanakoen ohituren antzeko hizkuntza erabiltzea , interakzio hau existitu dadin beharrezkoa da gizakiaren bizitzan integratzea, beraien hizkuntza ikertzea, beraien ekintza eta pentsamendua; gero, problemadun hezkuntzaren bidez elementu hauek elkartu egiten dira ezagutzak sortzeko, horrela izanik ikasteko gaiak ez dute zertan besteen espaziora jo behar hauek aurkitzeko, hauek gizabanakoa inguratzen duten errealitatean aurkitzen da, bakarrikzapalduak sortutako “ muturreko egoera” baten bilduak daude, baina desagertu ahal dira problemadun irakasleak ezarritako hezkuntzarekin, orokorretik abiatuta partikularrera joanez.

Gai sortzailea ikertu nahi denean, gizabanakoen pentsamendua ikertu edo askatu nahi diren lekura jo behar dugu testuen bidez frogatutako lana ez kaltetzeko, osterantzean hezkuntza bere errealitatean ematea oinarritzen da ekintza mekaniko bat ez izateko, hau da,gizakiaren gainditze eta askapena ez da lortzen gizakien artean gainezka egiten duten ideiak kontsumituz, baizik eta gizabanakoak eraikitzean oinarritzen da eta batez ere praktika eta komunikazio horizontalaren bidez transformatzea.

Gai sortzailearen ikerketak inplikatzen du bi etapa ezberdin gizabanakoa nahasten dena: lehenengoa, gertaeren tokira joan zapalduen pentsatzeko era ezagutzeko eta bigarrena pentsamendu ikaste sistematikoan ezartzea da, taldeko elkarrekintzaren bidez gizabanako berdinen artean,, horrela pertsona bakoitza bere errealitatearen kontzientzia hartzen joan dadin eta benetan adieraztea, hala ere, prozesua ez da bukatzen momentu honetan, gizabanakoak ahal den neurrian bere gehienezko kontzientzia bilatzea datza.

ZAPALDUEN PEDAGOGIA (2. kapitulua)

II. kapitulua 

- Hezkuntzaren sorkuntza zapalketa tresna bezala. Horren hipotesiak. Horren kritikak.
- Problemadun hezkuntzaren sorkuntza eta askapena. Horren hipotesiak.
- Hezkuntzaren sorkuntza eta zapaltzaile – zapalduen kontraesana.
- Problemadun sorkuntza eta hezi – hezten kontraesana gainditzea: inork ez du inor hezten- inork ez du bere    burua hezten- gizakiak beraien artean hezten dira mundua bitarteko delarik
- Gizakia izate bukatu gabea delarik eta bere bukatu gabetasun hori kontziente izanik eta etengabeko mugimendua GEHIAGO IZATEKO bilaketan.

Hezkuntzaren gaur egungo ezaugarrietako bat ikasgeletan ematen den gehiegizko narrazioa eta memorizazioa dira, baina ez da aztertzen horren izaera. Adibidez, 1945.urte Bigarren Mundu Gerraren amaieratzat artzen den urtea da, baina ez da ezagun nolako eragina izan zuen gure bizitzengan eta egunerokotasunean finkatuta ditugun harremanetan. Hori kontutan izan beharrean, urtea baino ez da gogoratzen.
Freire-k egoera hau ikasleak ontzi batzuk bailira bezala proiektatzen du, zeintzuetan ezagutzak gordetzen diren. Hori horrela izanik, irakaslea gordailuzaina da eta ezaguerak gordailuak dira, egunero burutzen direnak. Hezkuntzaren sorkuntza bankariak pertsona bakoitzaren adimena eraldatzea lortu nahi du. Honela, egoera errealetara hobeto moldatzeko eta egoera horiek erraztasun handiago batekin menperatu ahal izateko.

Pasiboagoak direnean, proportzionalki egokituko dira, beraz, bere sormen ahalmena murriztu egingo da, inozentzia bultzatzen dute, eta horrek baldintzak sortzen ditu zapaltzaileak eskuzabal bezala sor daitezen. Norbanakoak ez duenean bere interesengatik eta bere emantzipazio kultural eta sozialarengatik borrokatzen, bizitzarekiko zuen maitasuna galdu balu bezala dirudi. Honelako nekrofilia da nagusitu den egoera errepikakorra eskoletan ematen den heziketan. Hala ere, Freire-k proposatzen duen pedagogia aurrekoaren kontrakoa da, berak iradokitzen du pertsona bakoitzak biofilia lortzea izatearen lanketaren bitartez, munduarekin batera egonez eta ez munduan, eta hori askapenaren bitartez lortzen da.

Horretarako beharrezkoa da hezkuntzak alienatzailea eta mekanizista izateari ustea. Hezkuntza liberatzailea norbanakoarengan ekintza kognitiboa izan behar da, zeinetan edukia ulertu eta aztertzen den, irakaslearen eta ikaslearen artean dagoen banaketa gaindituz. Alde ba tera utziz direkzio bakarreko harremana bi norabideetakoa izanez, eta honela bien hezkuntzan laguntzea, biek baitaukate hezkuntzarako ekarpenak.

Osterantzean bata bestearenganako zentzu axiologikoa galtzen bada, ekintza memorizatzaile espezifikoan bihurtzen da. Hezitzailearen papera zapalduaren hurrengo munduaren arazoan datza. Baldintza egokiak sortzea ikaskuntzak itxaropen berriak garatzeko, doxa baino haratago eginez eta logos-aren mailara heldu arte, Automatikotasun hausnarketa bat lortzeko eta berezko errealitatea aurkitzeko helburu duena.

Munduaren auntokonstrukziora erronka berriak eraginez eta bertan parte-hartze erreala eta zuzena izatea hasitako akzioekin Aurrekoak beharrezkotzat jotzen du gizakiari berari experientzia artifizialen bidez ez eragitea bere ikasketan.

ZAPALDUEN PEDAGOGIA (1go kapitulua)

Oraingoan ere Paulo Freirerekin jarraituko dugu. Gaurkoan berak idatzitako liburu batetaz mintzatuko naiz. Aurreko urtean irakurri izan behar genuen klaserako eta oso interesgarria iruditu zitzaidan, irakurri eta pentsatzekoa. Liburua 4 ataletan banatzen da eta atal bakoitzaren laburpentxo bat eskeiniko dizuet, hala ere, liburua irakurtzeko aukerarik izanez gero irakurri, merezi du eta!

 I kapitulua

- Zapalduaren pedagogiaren Justifikazioa
- Zapalduen eta zapaltzaileen ezeztatzea, horren hobetzea
- Zapalduen eta zapaltzaileen egoera konkretua
- Inork ez du inor askatzen, eta inor ez da bakarrik askatzen

Gizakiak elkartasunean askatzen dira Gizabanako ikas dezan bakoitzak bizi duen eguneroko bizimoduaren bidez kultibatzea, experientzia baliagarriak izatea ikasteko situazioak sortzeko. Subjektuak bere errealitatea eraiki behar du egunero jasotakoarekin. Gizabanakoak sortutako testuak baimentzen dio bizi den mundua analizatzea eta erreflexionatzea, vaina ez bertan moldatzeko baizik eta erreformatzeko. Paulo Freire-ren ikaste metodoa ez da existitzen diren hitzak erreproduzitzea bakarrik, baizik eta honek sortu egiten dira eta errealitatearen kontzientzia egitea baimentzen dio emantzipazioagatik borrokatzeko, batzuk kontzientzia tolesgabea hartzen dutenez bere egoeraz ohartzen dira, hala ere, ez dute ahaleginik egiten aldatzeko, jarrera konformista baten jartzen dira normala dela uste baitute, baita bera atxikitu egiten dira. Beste gizabanako batzuk opresioarengatik askatu egiten dira baina borrokatzen zuten aurkako poloan bihurtzen dira.

Erreflezionatzen duen gizabanakoak bere barnean bere burua formatzen doa eta borrokatzeko kontzientzia sortu egiten du errealitatea transformatzeko eta opresioaz askatzeko. Modu berean, pentsatzeko era berri bat jasotzen denean, gordetako “status” soziala modifikatu egiten d a, baina ez da beharrezkoa sorkunde materialista bat baizik eta kognitiboa, non beraren transferentzia manifestatu egiten da opresioaren askatasunean eta hau gizabanakoaren barnean aurkitzen da, beraren presentzia justifikatuz.

Freirek helburu du gizabanakoak ikasketa sistematikoaren bidez gainera gainditzeko borrokatzea ikas dezan eta kritika konstruktiborako. Freiren proposamenak bi une ezberdinak inplikatzen ditu modu progresibo baten: lehenengoa gizabanakoak bizi duen errealitateaz kontzientzia har dezanari buruzkoa da. Bigarrena, zapalduaren ekimena zapaltzaileen aurrean da borrokatzea eta askapena lortzea, hau da, berak ez du kontuan hartzen bizitako uneak, soilik, errealitatearen kontzientziaren hartzean geratzea. Ostera gizabanakoak beharra du debekatzen dion “status” horren kontra egitea. Ezarritako erlazioetan, zapalduak biolentziaren sortzaile moduan agertzen dira, nahiz eta beraien baldintza eta lehen esandako momentuen ostean bere statusa aldatzen bultzatzea, hala ere, zapaltzaileen begi bistan, borroka hori asaldatzen da ez beharrezkotzat moduan, amets utopikoak eta ez iraultzaile baten ideien moduan, non bere parekoekin ezartzen duen ideologikoaren konpromisoarengatik ezagutzen da eta ez egindako akzioagatik. Zirkunstantzia hauek batzuetan biolentzia okerra eragiten dute zapalduengan, independentziazko ahaleginen moduan. Beste alde batetik, zapalduek beraien aurkariak salatzen dute biziotsu, arduragabetu eta bere egoerarekin erruduna izateaz, ordea zapalduak aurkitzen dira, eta horrek bideratzen ditu egoera horretara, kausa printzipalena esplotazioa da objektu direlako. Egoera gehiago zorrozten da errealitatea onartzen dutenean eta horretan moldatzen dira eztabaidatu gabe,askoz hobeto, aldatuz; zirkunstantzia honek dependentzia emozionala sortzen du beraiengan derrigorrezkoa dela ematen duena, horregatik, beharrezkoa da gizabanakoak beraien burua ezagutzea derrigorrezkoa da beraien erremediorik gabeko askatasun baten borrokan has daitezen.

PAULO FREIRE

Gaur Paulo Freireri buruz hitz egin nahi dizuet. Paulo Freire hezkuntza munduan izugarrizko eragina izan du. Bere lanik ezagunena aipatu baino arinago nor den, hau da, bere biografia eskeiniko dizuet, wikipediatik hartua.

Paulo Reglus Neves Freire Rezife (Pernambuco Hiria, Brasil) herrixkan jaio zen 1921. urtean. Bera bizi zen inguruko testuinguru soziala txirotasun handikoa izateak erabateko eragina du bere ideiak aurrera eramateko orduan. Rezifeko herrian burutuko ditu oinarrizko ikasketa eta unibertsitate mailako formazioa (Zuzenbide Fakultatean).

1944. urtean Elza Maia Costa de Oliveirarekin ezkondu zen. Bere emaztea Lehen Hezkuntzako irakaslea izen eta honek bultzatu zuen kulturaz eta hezkuntzaz arduratzera, pixkanaka alfabetatze programak (1963) garatzeari ekingo diolarik.

Hezkuntza esperientzia, ordea, bertan behera geratu zen 1964ko Estatu militarraren kolpea dela eta. Ondorioz, 1964-69 urte bitartean Txilen erbesteratu zen.

1969an UNESCOko kide izendatu zuten, Harvardeko Unibertsitatean (AEBetan) eskolak emango zituelarik. 70eko hamarkadan Afrikako zenbait herrialderi aholkuak ematen ibili zen. Aldi berean, alfabetatze programak gauzatu zituen, zenbait lurraldetako berregituraketa nazionala bultzatu nahirik.

1980an Sao Paulora itzuli eta 1986an bere emaztearen heriotzak eragin izugarria izan zuen berarengan. Lur jota utzi zuen, 1988an bere lagun mina den Nita Araujorekin ezkondu zen. Bera sortzaileetariko bat izan zen "Langileen Partiduak", 1989an udal hauteskundeak irabazten dituenean. Momentu horretan, Freire Sao Paulo hiriko Hezkuntzako idazkari izendatu zuten, kargu horretan 1991ra arte egon zelarik.

1992-97 bitartean Unibertsitatera itzuli eta "Doctor Honoris Causa" izendatu zuten. Bere konpromiso politiko eta sozialak urte horietako bere azken lanetan islatu ziran. Azkenik, 1997ko maiatzaren 2an hile gin zen.

Bere teorietako batzuk hauek izan ziren:


Freireren teoriaren ardatza eraldaketa eta aldaketa sozialetan oinarritzen da. Bere pedagogia ez da egokitzapenerako izango, eraldakuntzarako baizik, bere pentsamenduak muga ugari gaindituko dituelarik.

"Zapalduen Pedagogia" garatuz ikasketa dialogikoa praktikara eramango du, bitarteko bezala alfabetzatzea erabiliko duelarik. "Zapalduen Pedagogia" hori heziketa popularraren bidez gauzatuko da, populuari zuzendua baitago. Freirek populuarekin lan handia egingo du eta batik bat, helduen alfabetatzean buru-belarri sartuta ibiliko da.

Freireren pentsamendua eta hezkuntza-ekintza heziketa askatasunaren praktika dela onartzetik abiatzen dira, "gizaki bukatugabea" dutelarik oinarri. Gizakiok izaki garen neurrian, ikasten gaude eta etengabeko ikaskuntza horrek egiten du gizakia bukatugabe. Bukagabetasun horrek beti eraldatzeko zerbait badagoela adierazten du. Modu horretan, ikastea eraikitzea, berreraikitzea, aldatzeko konstatatzea izango da.

Ezin da esan hezkuntzako arazoa egiteko pedagogikoa soilik denik, egiteko politikoa ere bada. Eta, Freirek aipatzen duen bezala, zergatik da egiteko politikoa ere errealitatearen eraldaketa? Ez hain zuzen ere aberatsak geroz eta aberatsago izateko, baizik eta itzalpean aurkitzen diren kulturen egoera hobetzeko, eta maila berean, aldatzeko. Beraz, Freirek "Autonomiaren Pedagogia" deritzon lanean azalduko duen bezala, ezagutza kritikoa, praxis politiko eta kultural horretan zentratua egongo da.

“Autonomiaren pedagogia”-n hezkuntza mailako eraldatze prozesu horretan murgiltzerako orduan, lehenengo urratsa errealitatea ezagutzea izango da. Gizakiak bere munduaz kontziente izan behar du, bere kontzientzia ekintza-hausnarketak prozesuaren barnean egon behar duelarik, kontzientziazio horrek ahalbidetuko baitu errealitatearen eraldaketa.

"Autonomiaren Pedagogia" horrek hiru printzipio nagusi izango ditu:"irakastea ez da ezagutzak transferitzea", "ez dago irakaskuntzarik diszentziarik gabe"eta"irakastea giza-berezitasun bat da".

Gaur egun metodo zientifikoan oinarriturik dagoen pedagogia egin nahi duten munduko egileen artean, behar bada, gehien aipatzen den egile "klasikoa" Paulo Freire izango da. Bere ekarpenak ez dira teoria hutsa. Teoria horien aplikazioak, hamaika aldiz frogatu da, emaitza akademiko onak edo oso onak dakartza Ikasle guztientzat.

Ikas komunitateak deritzon eskola antolakuntza sisteman Paulo Freire da pedagogoen artean itzala handiena duena.


Bere bideo bat eskeintzen dizuet, hezkuntza nola ikusten duen bere hitzetan entzuteko:





ESKOLA BERRIA

Gaurkoan ez dut herrialde bateko hezkuntza sistema aipatuko, hezkuntza mota bat aipatu nahi dut. Peztalozzik sortutako eskola eredua.




Eskola hau konkretuki Ecuador-en kokatuta dago. Estres handia dagoen hiri bat da eta horrexegatik eskola mota hau bertan kokatzea erabaki zen.  
Eskola berri honetan Pestalozzy , Montessori, Freinet eta beste zenbait maisu adituk parte hartzen zuten. Erabiltzen zuten hezkuntza metodologia berezia zen eta baita ere benetan oso interesgarria suertatzen dena.

Gaur egun ere, Pestalozzy-k sortu zuen eskola Berria izenekoa zenbait herrialdetan oraindik ematen da eta gero eta gehiago bultzatzen ari dira eskoletan antzeko metodoak(zerikusia dutenak) nahiz eta berdin berdinak ez izan. Eskola berriaren funtzionamendua hobeto ezagutzeko beharrezkoa ikusten dut honako ezaugarriak kontuan hartzea: 

- umea hezkuntza munduaren antolaketa zentroa da.
- Umeak bere beharrak eta nahiak bilatuko ditu, pasibo izaten uzten badiogu.
- Ikasleak ez ditu ezagutzak modu pasiboan jaso nahi. Modu aktiboan parte hartu nahi du ikaskuntza prozesuan este bere ondorioak atera nahi izango ditu.
- Umearen interesak kontuan hartzen dira.
- Sistemaren egokitzapena banakako ezaugarrietara moldatzen da, hau da, denok ez gara berdinak eta bakoitzari berea egokitu beharko zaio.
- Talde lana eta lankidetza bultzatzen du.
- Elkarlana eskola-familia.

Ezaugarri guzti hauek kontutan hartzen dira hezkuntza sistema honetan eta beraz, ikasgela barruan nahiz kanpoan haurrak dira nagusi. Bideoan aipatu den moduan, ez dago ez ikaste programarik, klase edo teoriarik,azterketarik, notarik, etxekolanik...ez da ezer irakasten. Eskolako ate guztiak zabalik daude eta haurrak nahi bezain beste alditan sartu eta atera daitezke bertatik euren interesen arabera. Oso garrantzitsua den beste aspekturikoetako bat irteerak egiten direla da. Hauek burutzen haurrek asko ikasten dute eta euren kabuz eta bakoitzaren interesen arabera egiten dute, hau da, irteera ez da gidatua ezta klasean egin beharrekoa ere ez. Egunero ordutegi berdina jarraitzen dute eta hezitzaileek ordu baten amaiera eta bestearen hasiera abisatzen dute eta haurrek badakite egiten ari direna utzi eta beste tailer edo txoko batera pasatzeko ordua dela(nahi izan ez gero). Adibidez, musika txokoa edo margozteko txokoa beti toki berean kokatuta egongo dira eta haurrek badakite ekintza bakoitza leku konkretu batean egiten dela, hau da, gauza bakoitzak bere tokia eta ordua duela. Hala ere, ekintzak edo jarduerak libreak dira, inoiz ez hezitzaileak gidatutakoak. Literalki bideoan esaten du: “el conocimiento se convierte en un derivado de la comprensión, y comprender significa esperimentar, sentir, entender e inventar”. 

Hauen pentsamendua honetan datza: haurra ezin dela inoiz behartu gauza konkretu bat egitera (matematika, lengoaia, hizkuntza...)baizik eta mota guztietako materiala eskeini behar zaiola eta gero haurrak berak aukeratuko duela zer egin eta zer interesatzen zaion eta zer ez. Beren interesen arabera landuko du berak beharrezkotzat ikusten duenean. Guzti hau betiere ez dela gidatua diogu, baina beharrezkoa da honek ondo funtzionatzeko aldez aurretik zenbait arau ere finkatzea edo jartzea. Hauek, guztiak batera daudenean esaten dira eta haurrek pixkanaka pixkanaka barneratu eta bete beharko dituzte. Hainbat dira hezkuntza mota honen inguruan egin diren ikerketak eta beti oso emaitza positiboak lortu izan dira eta lehen aipatu dudan bezala gero eta eskola gehiagotan hezkuntza sistema antzekoak ematen ari dira, amaraberri...

Pelikula edo dokumental honetan ikus daiteke nola funtzionatzen duen eskolak. Ikustera animatzen zaituztet, oso interesgarria baita!!

Hezkuntzak Mexikon duen garrantzia

Mexikoko hezkuntzari buruzko informazioa bilatzen, artikulu interesgarri bat aurkitu dut. Bertan hiztorian zehar Mexikoko hezkuntzak izan duen garrantzia azaltzen du.

Hezkuntzaren garrantzia aspalditik dator, hispariar aurreko garaitik. Bertan bizitzarako prestatzen zieten, gizartearen betebeharretan parte hartzeko.

Espainolak heltzean eta mexikarrekin elkartzean, eskolak aldaketa jasan zuen. Ikasleak alfabetatzeaz gain, pertsona bezela hezten zieten baita erlijioan oinarrituta ere.

Iraultza mexikarretik hona, aldaketa politiko eta sozial ugari jasan ditu Mexikok, baina hezkuntzak ez ditu aldaketarik pairatu, ez da eboluzionatu, horregatik ez du beste herrialde batzuk izan duten arrakasta berdina izan hezkuntza arloan. Hala ere, aldaketa onak egin dira azken urteetan.

Mexikon hezkuntza denentzat da, baina oraindik ere denek parte har dezaten planik ez da existitzen neta herrialdeko beharrak asetzen dituen planik.

Mexikoko historian historian hausnarketa bat egin beharko zela dio artikuluaren autoreak, batez ere hezkuntzari begira.

Eskola publikoa izanik eta denei zuzendua, gizartearen etorkizunean pentsatuta hezi behar dituzte pertsonak.

Horregatik, Mexikoko eskola nazionalak historian zehar jasandakoaren arabera hezten ditu ikasleak, kontzientzia nazionalarekin heziz eta norberak bere identitatea indartzeko asmoarekin.

Hezkuntzaren helburua ez da soilik ezagutzak barneratzea, baita ikasleek ideia argiak eduki dezaten eta ideia horietan inork eragin ez dezaten ere dugu helburu gisa.


Mexikon gurasoek aukeratzen dute haien seme-alaba nora eraman, baina derrigorrez bete behar dituzte lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza baita batxilerra ere.

Baloreei garrantzia handia ematen diete, pertsonaren duintasunari, tolerantziari, adierazpen askatasunari, bakeari, erlijio ezberdinei... era honetan pertsona gizartean parte hartzeko bezalakoa izango litzateke.


Irakasleen papera oso garrantzitsua da, haiek baitira ikasleen eredu eta haiek bultzatu behar dituzte ikasleak jarrera aldaketa bat izatera.

lunes, 21 de noviembre de 2011

Finlandiako hezkuntza

Gizarte bat aurrera eramateko eta garapen prozesu on bat izateko, ezinbestekoa da heziketa on bat izatea. Horregaitik gaur Finlandiako heziketaz mintzatuko naiz, izan ere, munduko onena delako.

Finlandian gobernuak laguntza asko ematen dio hezkuntzari. Hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da. Gehiengoa eskola publikoetan dago matrikulatuta, %5a baino gutxiago izango dira eskola pribatuetan matrikulatuta egongo direnak. Hori gutxi balitz, unibertsitate guztiak publikoak dira. Hau da, Txileren egoeraren guztiz kontrakoa.

Finlandiako irakasleak izugarrizko prestigioa dute, oso errespetagarriak dira, mediku edo abokatu baten maila berean ikusita daude. Baina irakasle izateko aukeraketa zorrotza egiten dute, onenak soilik izan daitezke.






Finlandian erabiltzen duten metodoa, guztiz ezberdina da. Ikasleak taldean lan egiten dute, feed-back-a bultzatuz. Klaseak oso parte-hartzaileak dira eta honek giro atsegin eta errespetugarria sortzera darama. Klaseak 45 minutukoak izaten dira eta ondoren 15 minutuko jolastordua izaten dute ikasgai bakoitzaren ondoren. Hau deskonektatzeko era oso egokia da, ikasleak horrela ez dira nekatuta sentituko eta gogotsu lan egingo dute hurrengo ikasgaian.


Argiago ikusteko bideo bat jarriko dizuet:




martes, 8 de noviembre de 2011

CHILEKO HEZKUNTZA

Gaur ere hezkuntza eskubideaz mintzatuko naiz, horregatik, azken hiru hilabeteetan Txilen izan diren mobilizazioak goraipatu nahi ditut.

Txilek hezkuntzarik garestiena du eta kalitatearen aldetik nahiko eskasa da. Azken hilabeteetan, Txileko ikasleak mobilizazen hasi dira haien hezkuntza eskubidea eskatuz. Arazoa ekonomikoa da, ikasleek ezin dituzte haien ikasketak ordaindu. Hori posible egiteko, prestamo bat eskatzen diote bankuari, baina prestamo hori hain handia da non ikasleek behin ikasketak amaitu ondoren, urteak egon beharko diren haien ikasketak ordainduz, hau da, bankuari utzitako dirua bueltatuz.

Gobernuak enpresa bezela ikusten hezkuntza, hau da, ikasleak bezeroak izango lirateke eta heziketa zentrua enpresa, aberastu behar den enpresa garestia. Kontuan izanda Txilen dituzten soldatak, jendeak hezkuntza bat izateko, bankuarekin ezkondu beharra dauka era batera edo bestera, hots, zorretan egon beharko dira bizi osoan.

Gainera, azpian jarri dudan bideoan Rafael Garay-k esaten duen bezela, Txileko hezkuntzaren ezaugarrietako bat autoritateari kasu egitea da. Beraz, non geratzen da arrazonamendua? Pentsatzeko eskubidea? Norberak bere bidea aukeratzeko eskubidea? Hori ez da berez, hezkuntza eskudibeak aldarrikatzen duena?

Rafael Garay eta Marcel Claude SLB programan agertzen dira hurrengo bideoan eta bertan argi azaltzen dute nola funtzionatzen duen hezkuntzak Txilen.




Aurretik aipaturiko mobilizazioen aurrean poliziak, hau da, gobernuak nola jokatzen duen ikusi beharra dago. Lotsagarria da benetan, horrela jokatzea haien eskubideen alde borrokatzen duten milaka eta milaka ikasleen kontra.

miércoles, 26 de octubre de 2011

Hezkuntza- eskubidea

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 26. atalak aipatzen duenaren arabera:


  1. Pertsona orok du hezkuntza-eskubidea. Hezkuntza dohainekoa izango da oinarrizko ikasketei dagokienez behintzat. Oinarrizko ikasketak egitea derrigorrezkoa izango da; heziketa teknikoa eta lanbiderakoa, orokorra; eta denek izango dute goimailako ikasketak egiteko aukera bera, norberaren merezimenduen arabera.
  2. Hezkuntzaren helburua giza nortasuna guztiz garatzea izango da eta giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen errespetua indartzea; herrialde, arraza eta erlijio guztien arteko elkar-ulertze, jasankortasun eta adiskidetasunaren alde egingo du; eta Nazio Batuen iharduna bultzatuko du, bakeak iraun dezan.
  3. Gurasoek lehentasunezko eskubidea izango dute seme-alabei emango zaien hezkuntza mota aukeratzeko.

Eskubide hau aipatu nahi izan dut, herrialde askok zoritxarrez ez dutelako oso barneratuta.


Hezkuntzaren garrantzia

Blog honi hasiera emateko, hezkuntzak gure gizartean duen garrantzia aipatu nahi dut.

Arrazoia da beste izaki bizidunengatik ezberdintzen gaituena, eta hezkuntza da arrazoi hori garatzeko bidea. Arrazoiak pertsona libre eta askea izatera laguntzen digu. Arrazonamendu hori sozializazioaren bitartez lortzen da eta sozializazioari hezkuntzak laguntzen dio. Hezkuntza etxean jasotakoa eta eskolan emandakoa izan daiteke, etxean normalean baloreetan oinarrituriko hezkuntza jasotzen da eta eskolan formazioan oinarrituriko hezkuntza.

Eskolak ematen duen hezkuntzari askotan sozializazio prozesu hori ahaztu egiten zaiola uste dut nik, gehiago oinarritzen baita etorkizun batean, kargu handiko pertsonak izango direnak hezitzera. Ez diñot hori garrantzitsua ez denik baina ez dut uste gizarte solidario, errespetugarri edo berdintsu bat sortzeko urratsak direnik, arrazonamenduan ez baitiralako oinarritzen.

Ematen zaion baino garrantzi gehiago eman beharko litzaioke hezkuntzari eta bertan garatzen diren balore eta edukiei, bertan daudenak osatuko baitute etorkizuneko gizartea. Beraz, zein da sortu nahi dugun gizartea?

lunes, 17 de octubre de 2011

GAIA

Blog honetan munduko leku ezberdinetan hezkuntza munduak duen garrantzia aipatuko dut. Herrialde bakoitzak hezkuntza sistema ezberdina du eta haien artean diferentzia handiak daude. Uste dut oso interesgarria eta aberasgarria dela bakoitzak nola funtzionatzen duen jakiteak, eta baliagarri ditugun gauzak edota metodoak erabiltzea.

Hurrengora arte!

NIRE BURUAREN AURKEZPENA

KAIXO!!
Nire izena Jasone da eta 22 urte ditut. Lehen hezkuntzako bigarren mailan nago. Karrera hau aukeratu izan dut, betidanik gustoko izan dudalako hezkuntza mundua. Aisialdiko begiralea naiz eta horrek asko lagundu izan dit erabaki hori hartzen.

 Nire hobbien artean musika dago, batez ere euskal musika eta honekin batera euskal dantzak.

Nire burua aurkeztu ondoren blog honetan idazten hasiko naiz.

Espero dut gustokoa izatea!!