martes, 8 de noviembre de 2011

CHILEKO HEZKUNTZA

Gaur ere hezkuntza eskubideaz mintzatuko naiz, horregatik, azken hiru hilabeteetan Txilen izan diren mobilizazioak goraipatu nahi ditut.

Txilek hezkuntzarik garestiena du eta kalitatearen aldetik nahiko eskasa da. Azken hilabeteetan, Txileko ikasleak mobilizazen hasi dira haien hezkuntza eskubidea eskatuz. Arazoa ekonomikoa da, ikasleek ezin dituzte haien ikasketak ordaindu. Hori posible egiteko, prestamo bat eskatzen diote bankuari, baina prestamo hori hain handia da non ikasleek behin ikasketak amaitu ondoren, urteak egon beharko diren haien ikasketak ordainduz, hau da, bankuari utzitako dirua bueltatuz.

Gobernuak enpresa bezela ikusten hezkuntza, hau da, ikasleak bezeroak izango lirateke eta heziketa zentrua enpresa, aberastu behar den enpresa garestia. Kontuan izanda Txilen dituzten soldatak, jendeak hezkuntza bat izateko, bankuarekin ezkondu beharra dauka era batera edo bestera, hots, zorretan egon beharko dira bizi osoan.

Gainera, azpian jarri dudan bideoan Rafael Garay-k esaten duen bezela, Txileko hezkuntzaren ezaugarrietako bat autoritateari kasu egitea da. Beraz, non geratzen da arrazonamendua? Pentsatzeko eskubidea? Norberak bere bidea aukeratzeko eskubidea? Hori ez da berez, hezkuntza eskudibeak aldarrikatzen duena?

Rafael Garay eta Marcel Claude SLB programan agertzen dira hurrengo bideoan eta bertan argi azaltzen dute nola funtzionatzen duen hezkuntzak Txilen.




Aurretik aipaturiko mobilizazioen aurrean poliziak, hau da, gobernuak nola jokatzen duen ikusi beharra dago. Lotsagarria da benetan, horrela jokatzea haien eskubideen alde borrokatzen duten milaka eta milaka ikasleen kontra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario