martes, 29 de noviembre de 2011

PAULO FREIRE

Gaur Paulo Freireri buruz hitz egin nahi dizuet. Paulo Freire hezkuntza munduan izugarrizko eragina izan du. Bere lanik ezagunena aipatu baino arinago nor den, hau da, bere biografia eskeiniko dizuet, wikipediatik hartua.

Paulo Reglus Neves Freire Rezife (Pernambuco Hiria, Brasil) herrixkan jaio zen 1921. urtean. Bera bizi zen inguruko testuinguru soziala txirotasun handikoa izateak erabateko eragina du bere ideiak aurrera eramateko orduan. Rezifeko herrian burutuko ditu oinarrizko ikasketa eta unibertsitate mailako formazioa (Zuzenbide Fakultatean).

1944. urtean Elza Maia Costa de Oliveirarekin ezkondu zen. Bere emaztea Lehen Hezkuntzako irakaslea izen eta honek bultzatu zuen kulturaz eta hezkuntzaz arduratzera, pixkanaka alfabetatze programak (1963) garatzeari ekingo diolarik.

Hezkuntza esperientzia, ordea, bertan behera geratu zen 1964ko Estatu militarraren kolpea dela eta. Ondorioz, 1964-69 urte bitartean Txilen erbesteratu zen.

1969an UNESCOko kide izendatu zuten, Harvardeko Unibertsitatean (AEBetan) eskolak emango zituelarik. 70eko hamarkadan Afrikako zenbait herrialderi aholkuak ematen ibili zen. Aldi berean, alfabetatze programak gauzatu zituen, zenbait lurraldetako berregituraketa nazionala bultzatu nahirik.

1980an Sao Paulora itzuli eta 1986an bere emaztearen heriotzak eragin izugarria izan zuen berarengan. Lur jota utzi zuen, 1988an bere lagun mina den Nita Araujorekin ezkondu zen. Bera sortzaileetariko bat izan zen "Langileen Partiduak", 1989an udal hauteskundeak irabazten dituenean. Momentu horretan, Freire Sao Paulo hiriko Hezkuntzako idazkari izendatu zuten, kargu horretan 1991ra arte egon zelarik.

1992-97 bitartean Unibertsitatera itzuli eta "Doctor Honoris Causa" izendatu zuten. Bere konpromiso politiko eta sozialak urte horietako bere azken lanetan islatu ziran. Azkenik, 1997ko maiatzaren 2an hile gin zen.

Bere teorietako batzuk hauek izan ziren:


Freireren teoriaren ardatza eraldaketa eta aldaketa sozialetan oinarritzen da. Bere pedagogia ez da egokitzapenerako izango, eraldakuntzarako baizik, bere pentsamenduak muga ugari gaindituko dituelarik.

"Zapalduen Pedagogia" garatuz ikasketa dialogikoa praktikara eramango du, bitarteko bezala alfabetzatzea erabiliko duelarik. "Zapalduen Pedagogia" hori heziketa popularraren bidez gauzatuko da, populuari zuzendua baitago. Freirek populuarekin lan handia egingo du eta batik bat, helduen alfabetatzean buru-belarri sartuta ibiliko da.

Freireren pentsamendua eta hezkuntza-ekintza heziketa askatasunaren praktika dela onartzetik abiatzen dira, "gizaki bukatugabea" dutelarik oinarri. Gizakiok izaki garen neurrian, ikasten gaude eta etengabeko ikaskuntza horrek egiten du gizakia bukatugabe. Bukagabetasun horrek beti eraldatzeko zerbait badagoela adierazten du. Modu horretan, ikastea eraikitzea, berreraikitzea, aldatzeko konstatatzea izango da.

Ezin da esan hezkuntzako arazoa egiteko pedagogikoa soilik denik, egiteko politikoa ere bada. Eta, Freirek aipatzen duen bezala, zergatik da egiteko politikoa ere errealitatearen eraldaketa? Ez hain zuzen ere aberatsak geroz eta aberatsago izateko, baizik eta itzalpean aurkitzen diren kulturen egoera hobetzeko, eta maila berean, aldatzeko. Beraz, Freirek "Autonomiaren Pedagogia" deritzon lanean azalduko duen bezala, ezagutza kritikoa, praxis politiko eta kultural horretan zentratua egongo da.

“Autonomiaren pedagogia”-n hezkuntza mailako eraldatze prozesu horretan murgiltzerako orduan, lehenengo urratsa errealitatea ezagutzea izango da. Gizakiak bere munduaz kontziente izan behar du, bere kontzientzia ekintza-hausnarketak prozesuaren barnean egon behar duelarik, kontzientziazio horrek ahalbidetuko baitu errealitatearen eraldaketa.

"Autonomiaren Pedagogia" horrek hiru printzipio nagusi izango ditu:"irakastea ez da ezagutzak transferitzea", "ez dago irakaskuntzarik diszentziarik gabe"eta"irakastea giza-berezitasun bat da".

Gaur egun metodo zientifikoan oinarriturik dagoen pedagogia egin nahi duten munduko egileen artean, behar bada, gehien aipatzen den egile "klasikoa" Paulo Freire izango da. Bere ekarpenak ez dira teoria hutsa. Teoria horien aplikazioak, hamaika aldiz frogatu da, emaitza akademiko onak edo oso onak dakartza Ikasle guztientzat.

Ikas komunitateak deritzon eskola antolakuntza sisteman Paulo Freire da pedagogoen artean itzala handiena duena.


Bere bideo bat eskeintzen dizuet, hezkuntza nola ikusten duen bere hitzetan entzuteko:





No hay comentarios:

Publicar un comentario