martes, 29 de noviembre de 2011

Hezkuntzak Mexikon duen garrantzia

Mexikoko hezkuntzari buruzko informazioa bilatzen, artikulu interesgarri bat aurkitu dut. Bertan hiztorian zehar Mexikoko hezkuntzak izan duen garrantzia azaltzen du.

Hezkuntzaren garrantzia aspalditik dator, hispariar aurreko garaitik. Bertan bizitzarako prestatzen zieten, gizartearen betebeharretan parte hartzeko.

Espainolak heltzean eta mexikarrekin elkartzean, eskolak aldaketa jasan zuen. Ikasleak alfabetatzeaz gain, pertsona bezela hezten zieten baita erlijioan oinarrituta ere.

Iraultza mexikarretik hona, aldaketa politiko eta sozial ugari jasan ditu Mexikok, baina hezkuntzak ez ditu aldaketarik pairatu, ez da eboluzionatu, horregatik ez du beste herrialde batzuk izan duten arrakasta berdina izan hezkuntza arloan. Hala ere, aldaketa onak egin dira azken urteetan.

Mexikon hezkuntza denentzat da, baina oraindik ere denek parte har dezaten planik ez da existitzen neta herrialdeko beharrak asetzen dituen planik.

Mexikoko historian historian hausnarketa bat egin beharko zela dio artikuluaren autoreak, batez ere hezkuntzari begira.

Eskola publikoa izanik eta denei zuzendua, gizartearen etorkizunean pentsatuta hezi behar dituzte pertsonak.

Horregatik, Mexikoko eskola nazionalak historian zehar jasandakoaren arabera hezten ditu ikasleak, kontzientzia nazionalarekin heziz eta norberak bere identitatea indartzeko asmoarekin.

Hezkuntzaren helburua ez da soilik ezagutzak barneratzea, baita ikasleek ideia argiak eduki dezaten eta ideia horietan inork eragin ez dezaten ere dugu helburu gisa.


Mexikon gurasoek aukeratzen dute haien seme-alaba nora eraman, baina derrigorrez bete behar dituzte lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza baita batxilerra ere.

Baloreei garrantzia handia ematen diete, pertsonaren duintasunari, tolerantziari, adierazpen askatasunari, bakeari, erlijio ezberdinei... era honetan pertsona gizartean parte hartzeko bezalakoa izango litzateke.


Irakasleen papera oso garrantzitsua da, haiek baitira ikasleen eredu eta haiek bultzatu behar dituzte ikasleak jarrera aldaketa bat izatera.

1 comentario: