martes, 29 de noviembre de 2011

ESKOLA BERRIA

Gaurkoan ez dut herrialde bateko hezkuntza sistema aipatuko, hezkuntza mota bat aipatu nahi dut. Peztalozzik sortutako eskola eredua.




Eskola hau konkretuki Ecuador-en kokatuta dago. Estres handia dagoen hiri bat da eta horrexegatik eskola mota hau bertan kokatzea erabaki zen.  
Eskola berri honetan Pestalozzy , Montessori, Freinet eta beste zenbait maisu adituk parte hartzen zuten. Erabiltzen zuten hezkuntza metodologia berezia zen eta baita ere benetan oso interesgarria suertatzen dena.

Gaur egun ere, Pestalozzy-k sortu zuen eskola Berria izenekoa zenbait herrialdetan oraindik ematen da eta gero eta gehiago bultzatzen ari dira eskoletan antzeko metodoak(zerikusia dutenak) nahiz eta berdin berdinak ez izan. Eskola berriaren funtzionamendua hobeto ezagutzeko beharrezkoa ikusten dut honako ezaugarriak kontuan hartzea: 

- umea hezkuntza munduaren antolaketa zentroa da.
- Umeak bere beharrak eta nahiak bilatuko ditu, pasibo izaten uzten badiogu.
- Ikasleak ez ditu ezagutzak modu pasiboan jaso nahi. Modu aktiboan parte hartu nahi du ikaskuntza prozesuan este bere ondorioak atera nahi izango ditu.
- Umearen interesak kontuan hartzen dira.
- Sistemaren egokitzapena banakako ezaugarrietara moldatzen da, hau da, denok ez gara berdinak eta bakoitzari berea egokitu beharko zaio.
- Talde lana eta lankidetza bultzatzen du.
- Elkarlana eskola-familia.

Ezaugarri guzti hauek kontutan hartzen dira hezkuntza sistema honetan eta beraz, ikasgela barruan nahiz kanpoan haurrak dira nagusi. Bideoan aipatu den moduan, ez dago ez ikaste programarik, klase edo teoriarik,azterketarik, notarik, etxekolanik...ez da ezer irakasten. Eskolako ate guztiak zabalik daude eta haurrak nahi bezain beste alditan sartu eta atera daitezke bertatik euren interesen arabera. Oso garrantzitsua den beste aspekturikoetako bat irteerak egiten direla da. Hauek burutzen haurrek asko ikasten dute eta euren kabuz eta bakoitzaren interesen arabera egiten dute, hau da, irteera ez da gidatua ezta klasean egin beharrekoa ere ez. Egunero ordutegi berdina jarraitzen dute eta hezitzaileek ordu baten amaiera eta bestearen hasiera abisatzen dute eta haurrek badakite egiten ari direna utzi eta beste tailer edo txoko batera pasatzeko ordua dela(nahi izan ez gero). Adibidez, musika txokoa edo margozteko txokoa beti toki berean kokatuta egongo dira eta haurrek badakite ekintza bakoitza leku konkretu batean egiten dela, hau da, gauza bakoitzak bere tokia eta ordua duela. Hala ere, ekintzak edo jarduerak libreak dira, inoiz ez hezitzaileak gidatutakoak. Literalki bideoan esaten du: “el conocimiento se convierte en un derivado de la comprensión, y comprender significa esperimentar, sentir, entender e inventar”. 

Hauen pentsamendua honetan datza: haurra ezin dela inoiz behartu gauza konkretu bat egitera (matematika, lengoaia, hizkuntza...)baizik eta mota guztietako materiala eskeini behar zaiola eta gero haurrak berak aukeratuko duela zer egin eta zer interesatzen zaion eta zer ez. Beren interesen arabera landuko du berak beharrezkotzat ikusten duenean. Guzti hau betiere ez dela gidatua diogu, baina beharrezkoa da honek ondo funtzionatzeko aldez aurretik zenbait arau ere finkatzea edo jartzea. Hauek, guztiak batera daudenean esaten dira eta haurrek pixkanaka pixkanaka barneratu eta bete beharko dituzte. Hainbat dira hezkuntza mota honen inguruan egin diren ikerketak eta beti oso emaitza positiboak lortu izan dira eta lehen aipatu dudan bezala gero eta eskola gehiagotan hezkuntza sistema antzekoak ematen ari dira, amaraberri...

Pelikula edo dokumental honetan ikus daiteke nola funtzionatzen duen eskolak. Ikustera animatzen zaituztet, oso interesgarria baita!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario